XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Garzia Santxez IV`ak, lekaidetxe oneri, barkatu zion, erregeari zegokion zerga.

Gaiñera, Asa ta Logroño eskeiñi zizkion, 925-970`garren urteetan.

Santxo Abarkak 971`garren urtean eguberriak emen igaro zituan.

Onen seme bat Erramiro emen obiratua dago.

Garai onezkeroztik erregiñen illobi-toki berexi bezela artzen dute eliza au.

984`garren urtean eliza polit au sagaratu zuten, baita aunditu ere.

Garai ontan garrantzi aundiko liburuak emen idatziak izan dira, batez ere Glosas Emilianenses izenekoak, 9 eta 10`garren gizaldian egiñak.

Bestea, berriz, Becerro Emilianense izenekoa, Belasko ta Sisebutok idatzia, 976-992`garren urtetan.

Lenengo ortan, lenengo aldiz euskeraz eta erderaz idatzitako itzak daude.

Esan degun bezela, 998`garren urtean, Almanzor`ek su-eman-da erre zuan.

Santxo III, Naparroa`ko errege aundiak eraikiten du berriz.

Santxo onek berak berritu ta indartu zuan, baita Iruña`ko gotzaitegia ere.

Santa Oria ta aren ama Santa Amuna, 1042 garren urte-inguruan emen bizi ziran.

Amaikagarren gizaldian, Silos`ko Santo Domingo emengo agintari egon zan.

Kalzada`ko Santo Domingok ere etxe onekin artu-emanak euki zituan.

1067 garren urtean, beko lekaidetxe berria egiten dutelarik, goikoaren diztira itzaltzen zaigu.

Emendik aurrera, bizitza latza eraman nai zuten lekaidentzat gelditzen da.

1074 garren urtean, San Millan`era lenengo aldiz dator Kastilla`ko erregea Alfonso VI; urte ortan bertan, bereganatu bait zuan Errioxa.